Koldo Mitxelena beka eskuratzeko eskakizun epea zabaldu du Udalak

Errenteriako Udalak “Koldo Mitxelena Ikerketa Bekaren” hamaikagarren edizioa aurkezten du bizitza osoa euskara ikertzeko lanean eman zuen Koldo Mitxelena filologo errenteriarraren omenez. Bi urtetik behin ematen den beka honen helburua da euskal kulturari buruzko ikerketa oro har eta bereziki gure herriaren kulturari buruzko ikerketa sustatu eta bultzatzea. Bekaren iraupena: 12 hilabete. Diru kopurua: 6.010 euro. [...]

Read full story Comments { 0 }

Madalenak 2012 antolatzeko jai-batzordearen bigarren bilera ostiralean izango da

Aurtengo Madalenen antolakuntza ahalik eta partehartzaileen izateko helburuarekin, Udalak jai-batzordearen bigarren bilerarako deialdia zabaldu du. Bilkura hau maiatzaren 18an izango da, ostirala, arratsaldeko 17:30ean Xenpelar Etxean. Gure herriko jaiak antolatzeko interesa duten talde eta herritar guztiak deituta daude. Jai Batzordearen lana Madalenetan diru hori non eta zertan erabilikoi den erabakitzea izango da, bai diru-laguntzeei dagokienean, [...]

Read full story Comments { 0 }

“Una Jornada Particular” antzezlan ezaguna Errenterian ikusteko sarrerak salgai

Asko izan dira 1977 urteaz geroztik Una giornata particolare filmean oinarrituta egin diren antzezlanak. Filme honen gidoia Maurizio Conztanzo, Ruggero Maccari eta Ettore Scolak idatzi zuten eta azken honek zuzendu. Sophia Loren izan zen produkzio arrakastatsu honen protagonista, garaiko beste hainbat aktore ezagunekin batera. Oraingoan La Pavana konpainia valentziarraren eskutik ikusi ahal izango dugu antzezlan [...]

Read full story Comments { 0 }

Udal kirol instalazioetako jarduerak ezagutarazi nahi dituzte “abonatuaren orduarekin”

Udal kirol instalazioetan antolatzen diren jarduerak ezagutzera emateko asmoz, Errenteriako Udal Kirol Patronatuak, Serviocio SL-rekin lankidetzan, “abonatuaren orduaren” hurrengo klasea antolatu du. Klase hori “CROSS FIT”-ekoa izango da eta maiatzaren 19an, larunbatean, bi txandetan emango da. Lehenengo saioa 10,30ean izango da eta bigarrena, berriz, 11,30ean. “Cross Fit”-eko klase bat emango da Fanderiako zelai artifizialean (euria [...]

Read full story Comments { 0 }
Video

Errenteria kulturaz blai!

Errenteria kulturaz gainezka ikusi dezakezute Olatu Talkari buruzko bideo honetan. Herriko Plazan ekimen honetan parte hartu duten talde guztiak elkartu ziren eta ikuskizun parerik gabea eskaini zuten J.Uruñuela musikariaren “Euskal Musikaren Gorespena” lagun hartuta. Lehenago, Xabier Olaskoaga Plazatik abiatu ziren Amulleta Danborrak, Lagunak Txaranga, Ereintza, Iraultza eta Errenteria Musikal Dantza taldeak, Dultzaineroak, Trikitilariak, Txistulariak, Muxikoak [...]

Read full story Comments { 0 }

Ereintzak estatu mailako zilarrezko kategorian jokatuko du

Ereintza eskubaloi taldeak estatu mailako gizonezkoen zilarrezko kategorian jokatuko du asteburuan zehar herri honetako udal polikiroldegian jokatu den igoera fasean bigarren postua lortu eta gero. Zorionak Ereintza!! ARGAZKIA: www.ereintza.com

Read full story Comments { 1 }

Clara Rangel Romeroren hilketa matxistaren epaiketa gaur hasi da

Errenteriako Berdintasun Kontseiluak ondorengo adierazpen instituzionala argitaratu du Clara Rangel Romero emakumearen hilketa matxistaren epaiketa hasi den egunean: “Clara Rangel Romero errentetriar emakumearen hilketaren epaiketa gaur egiten ari dira. Epaiketa honek gogora ekartzen digu gure herrian indarkeria matxista egunero pairatzen duten emakumeak daudela, eta arazo estruktural hau konpontzeko jendarte guztiaren inplikazioa ezin bestekoa dela. Horrelako [...]

Read full story Comments { 0 }

Eskulangintza tailerrak izango dira Zumardiko astelehenetako merkatuan

Errenteriako Zumardian astelehenero burutzen den merkatuak erakargarri berri bat izango du maiatzean, bertan eskulangilangintza tailerrak eskainiko baitituzte ibilbide luzeko artisauek. Jon Txasko Errenteriako Ogasuneko zinegotzi delegatuak jakinarazi duenez, ekimen honen helburua eskulangintzari balorea ematea da eta, aldi berean, merkatuaren erakargarritasuna handitzea eskaintza komertzialaz haratago doan jarduera baten bitartez. Eskuz egindako hainbat produktu erosi eta nola [...]

Read full story Comments { 0 }

Kabia Espazio Kreaktiboa martxan da

Kabia Espazio Kreaktiboaren ibilbide berritzaile eta sortzailea abian da. Pontikako Barandiaran Plazan, herritarren parte-hartzea sustatu eta etorkizuneko Errenteriaren oinarriak ezartzeko asmoa duen espazio hau inauguratu zuten atzo. Ekitaldian herritarrak izan ziren protagonistak. Sentsibilitate politiko ezberdinetako 250 pertsona inguruk hartu dute parte Kabia Espazio Kreaktiboaren hastapenetan. Kupula formako egituraren diseinatzaileak izan diren arkitektura kolektiboen ordezkariek hitz [...]

Read full story Comments { 0 }

Mikel Odriozola Errusian da 50 kilometroko ibilketan mundu kopa irabazten saiatzeko

Mikel Odriozola atleta errenteriarra Errusian da igandean ospatuko den 50 kilometroko ibilketa kategoriako mundu txapelketan parte hartzeko prest. Errenteriako Klub Atletikoko (CAR) kide hau sei alditan izan da Espainiako txapeldun kirol mota honetan. Igandeko probarako prestakuntza bere kirol ibilbidean “zailenetarikoa” izan dela aitortu du Odriozolak, izan ere, hainbat traba gainditu behar izan ditu azken hilabeteotan, [...]

Read full story Comments { 0 }